2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

IDIAZABAL GAZTAREN DASTALDI KOMENTATUA

Urtarrilak 23 (osteguna), 19:00etan.

Zabalganako auzo elkartean (Zabalgana hiribidea 46).

• Badakizu zeintzuk diren Idiazabal gaztaren ezaugarri sentsorialak?
• Zein pausu jarraitzen dira Idiazabal gazta dastatzeko?
 • Idiazabal gazta guztiek ezaugarri sentsorial berdinak dauzkate?

Hau guztia eta gehiago azalduko dugu dastaldi honetan. Produktua gehiago ezagutzen, gehiago disfrutatuko duzu! Animatu!

Izena emateko: zabalganaET@gmail.com. Prezioa: 3€.

2020(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

SAGARDOTEGIA

Sagardotegira joateko gogoekin?

Etorri Zabalgana eta Salburuako euskara elkartekoekin lagunartean gozatzera.

Txotx!

2020(e)ko urtarrilaren 4(a), larunbata

JARDUERAK: URTARRILA-MARTXOA


DANTZA JOLASAK

Urtarrilak 8 (asteazkena), 18:00etan. 

Zabalgana Eskolan. 

Familiartean Euskaraz ekimenaren barruan, dantza ezberdinen bitartez jolastuko gara.

Sarrera doan, baina aurretik izena eman behar da: zabalganaet@gmail.com (adierazi telefonoa). Leku mugatuak.

EGUNEAN BEHIN

Otsailaren 3tik martxoaren 1era EGUNEAN BEHIN app-arekin lehiaketa berria.

Aplikazioa deskargatu eta gure taldearekin bat egin 7AE360kodearen bitartez.

Saria: 45 euroko balioa duen FISIOTERAPIA SAIOA, "Amorrortu Osteopatia"-ren eskutik.