FAMILIARTEAN EUSKARAZ

Zabalgana auzo handia da, parke eta familia ugari dituen auzoa da. Baino tamalez, Parke asko eta askotan gaztelanian gailendu egiten da beste hizkuntzekiko.

Egoera honi buelta emateko, familien artean elkar-ezagutza euskaraz izatea lortzeko eta umeen arteko jolasak euskaraz izan daitezen bermatzeko arnasgune bat sortzeko ildo hau jarri dugu martxan.

Neguan zehar biltzea zaila izaten denez, hilean behin ekintza bideratu bat burutuko dugu leku itxi batean. Umeak beti egongo dira heldu euskaldun batek lagunduta eta familiartean euskaraz ekintzak egingo ditugu.

Udaberritik udazkenera eguraldi ona probestuz parkeetan euskaraz jolasten jardungo gara. Hilero, asteazkenetan, parke batean elkartuko gara ekintza desberdinak egitera, hileko lehen ekintza begirale batek bideratua izango delarik.

Familia desberdinekin euskaraz aritu nahi baduzue hemen duzue aukera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina