NOR GARA

ZET Elkartea edo Zabalgana Euskara Taldearen helbura auzoko euskaldunak batu, ahaldundu eta aktibatzea da, auzoan euskararen erabilera normalizaziora eramateko.

Helburu hauek lortzeko auzoan arnasguneak sortuko ditugu, edozein adinetako eta edozein esparrutan euskaraz bizitzeko aukerak zabalduz. Horretarako jolasak, lantegiak, hitzaldiak, dastaketak, bazkariak eta bururatzen zaizkizun edozein ekintza egiteko prest gaude.

Zabalganan euskaraz bizi nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri gurekin batera TXARAMELARI ERAGITERA!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina