2020(e)ko urtarrilaren 4(a), larunbata

DANTZA JOLASAK

Urtarrilak 8 (asteazkena), 18:00etan. 

Zabalgana Eskolan. 

Familiartean Euskaraz ekimenaren barruan, dantza ezberdinen bitartez jolastuko gara.

Sarrera doan, baina aurretik izena eman behar da: zabalganaet@gmail.com (adierazi telefonoa). Leku mugatuak.

EGUNEAN BEHIN

Otsailaren 3tik martxoaren 1era EGUNEAN BEHIN app-arekin lehiaketa berria.

Aplikazioa deskargatu eta gure taldearekin bat egin 7AE360kodearen bitartez.

Saria: 45 euroko balioa duen FISIOTERAPIA SAIOA, "Amorrortu Osteopatia"-ren eskutik.

2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

EUSKARALDIA 2020

Abenduak 11 (asteazkena), 18:00etan.

Auzo elkartean.

Iazko Euskaraldian parte hartu zenuen? Datorren urteko edizioak dakarren nobedadeak jakin nahi dituzu? Zatoz, “Aho-bizi” edo “Belarri-prest”, eta xehetasun guztiak ezagutuko ditugu.


2019(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

GABONETAKO APAINGARRIAK

Abenduak 4 (asteazkena), 18:00etan.

Zabalgana Eskolako liburutegian.

Familiartean Euskaraz ekimenaren barruan, oraingoan eskulan-tailerra prestatu dugu. Sarrera dohainekoa da baina aurretik izena eman behar da (leku mugatuak): zabalganaet@gmail.com.


2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

2019(e)ko urriaren 15(a), asteartea

BATZAR OROKOR IREKIA

Urriak 23 (asteazkena), 19:00etan.

Auzo elkartean, Zabalgana Hiribidea 46.

Animatu eta auzoa euskaldundu dezagun, ERAGIN TXARAMELARI!

2019(e)ko urriaren 14(a), astelehena

BIDAIA ARGENTINAN

Urriak 21 (astelehena), 19:00etan.

Zabalgana Gizarte etxean.

Gasteiztarrak Arraun the World 2019 argazki-hizki lehiaketako irabazleen aurkezpena. Oraingo honetan, Ania Fernandez de Ganboak Argentinara egindako bidaia irudi eta hitzen bidez kontatuko digu.